•10:55 PM
Eguna Nescafé potoko kafe kondar atzemanezina bezala ahitu eta Dublin hiriak betazalak hersten dituenean, zonbi balantzati itxurako figurak ikusten dira ibaiaren bokalearen inguruan paseeran. Kanpotarrak harritu egiten dira noraezean alderrai dabiltzan dublindar herratu hauek ikustean. Nescafé potoaren hondoan koilaraz azken kafe aleak nola, hala bildu nahi izaten dute dublindarrek eguneko azken argi printza beren baitara. Etxerako bidea erakutsiko dien argi printzaren bila dabiltzan zonbiak dira ordu horretan dublindarrak, arratsa Guiness garagardo beltzez betetako akuariumetan murgildurik eman dutenak: hizketa lasaian mahai biribilen inguruan eserita, bizitza garagardoaren aparra baino zerbait gehiago ote den galdetuz beren buruei.
Zonbi dublindarrek O'Connel zubian bermatzen dituzte beren besoak eta James Joyceren liburuen azken edizioen ehundaka ale ikusten, ezarian-ezarian, ibaiaren aparrak herrestan eramanak. Hori guztia, etxera bidean doazenean, zainetan Guinnes garagardoaren beltza eta begirada apur bat lausoturik dutela, eguna eta hiria kristalezko kafe poto hutsa bezala geratzen diren bitartean. Dublingo kale askotan etxeak bata bestearen berdin-berdinak dira: horregatik margotzen dituzte ateak kolore biziz eta ate guztiak kolore diferentez; gauero, garagardo gehiegi edan ondoren zonbi gisara etxeratzean, nork bere atea errazago topa dezan auzoaren etxera sartu gabe deskuiduan.
Dublindarrek, norbere etxeko atearen kolorea bereizi ahal izateko, azken argiari jarraitzen diote. Baina gu daltonikoak ginen, daltonikoak gibelez eta daltonikoak bihotzez, eta, arraroa bada ere, daltonikoak ikusmenez ere, eta ez genuen gauetan gure etxea sekula aurkitzen, hango lagunek serbiletetan mapak marrazten zizkiguten arren. Gauero, eguna garagardo beltza edaten eta diskadendaz diskadenda Ramones taldearen grabazioen bila pasa ondoren, geurea ez zen ateren bat zeharkatzen genuen zonbien daltonismoak jota, eta isil-isilik, arrotz zitzaizkigun altzariekin estropozo ez egiten saiatuz, gureak ez ziren ohetan sartzen ginen, oharkabean.
Dublinen izan ginenean, daltonikoak izateaz gain, gazteak ere baginen, eta iraultza eta artea elkartu nahi genituen. Baina gure etxekoak ez ziren ate koloretsu haien atzean, Nora eta Jalesa izeneko neska batzuk ezagutu genituen gau haietako batean, eta gerorako utzi genituen iraultza eta artea, behin-behinekoz bazterturik. Orain, gosaritan, koilaraz kristalezko Nescafé ontziko azken kafe kondarra xerkatzen dudanero, Dublingo gauekin gogoratzen naiz, kafe zaporeko garagardoarekin. Ikaragarri arduratzen naiz, oraindik ere, gauero, beren etxeko atea aurkitu ezinik jarraituko duten dublindar daltonikoekin.
Dublindik etorri bezain pronto rojo-fire gorri biziz pintatu nuen nire etxeko atea. Momentuz ordea, ez du inork deskuidatuta zeharkatu. Jabeen junta kexu agertu zitzaidan, hori bai, eta esnezaleak jada ez dit aterik jotzen.

0 comentarios: