•9:49 PM
Cluj-Napoca da banpiroen eskualdeko hiriburua. Erran nahi baita: Trantsilvaniako hiriburua. Bertan kaleak irristakorrak dira. Irristakorra ere izan zaie eskualdea bera ere, menperatu nahi izan duten estauei: garai batean Hungariaren menpe zena, Errumaniako estatuaren baitan integratua dago gaur egun. Ekialdeko Europan da beraz, hainbestetan entzun eta fantasian ala errealitatean kokatu behar ote zen ez genekien Trantsilvania ospetsua. Cluj-Napoca hiriburuan erraza da gaur egun ere irrist egitea: hain da traidorea gau hotzak harlauzetan utzitako ihintza. Eta irrist eginez gero, kristalezko begiak topa ditzake batek lurrean han eta hemen, banpiroen arrastoak eta itzalak. Gaur egun ordea, Cluj-Napocan banpirorik aurkitzea ez da erraza. Turistek betiko harrapatu nahi izan zituzten beren argazki makinez flasheatuz, banpiroen arimak argazki makinaren barruan harrapaturik geratu arren argazkietan azaltzen ez zirela jakin gabe. Banpiroek Cluj-Napocan utzitako arrasto bakarrak, han eta hemen, edonon topa daitezkeen denda ortopedikoak dira, eskapareteetan berunezko lepo-babestaileak dituztenak, eta banpiroen arrastotzat jo daiteke halaber, turistentzat montaturiko disco-pub bat, dekorazio tetrikoa duena: mahaiaren ordez hilkutxak ditugu edalontzien bermaleku, eta garagardoa eskatuz gero, burezurren forma duten edalontzietan ateratzen dute, oso modu onean. Disco-pubean gregoriano musika entzuten da eta barmanak plastikozko letagin antiestetiko batzuk ditu, berezkoa duen konkor batekin batera. Horiek dira Drakulak Cluj-Napocan utzitako arrasto bakarrak. Beldurgarriak diren gauzak, denborarekin, historiak berak bihurtzen ditu komiko.
Egun, hiriko teilatu guztietako antena gurutziltzatu formakoek eragozten diete banpiroei bakean paseatzea. Urrun geratzen da Cluj-Napoca hiriko sarreran gurdi batean zihoan nekazariak sehaskan abandonaturiko jaioberria aurkitu zueneko eguna. Sehaska gurdiko atzeko partera igo eta handik gutxira, zaldiak gurdiari nekez eragiten ziola ohartu omen zen nekazaria. eta hara non, gurdiaren atzealdera begiratzean, izu-laborriak jota ikusten duen nekazari txundituak, haur jaioberriak, egundoko letaginak izateaz gain, kaminoraino luzatzen zaizkion azazkal luze, sega gisakoak dituela, gurdiari bere bidea eragozten ziotenak, hain justu. Baina horiek aspaldiko kontuak dira. Orain, banpiroak garagardo iragarkietan agertzen dira, lepoei muzin egin eta hortzadurarekin Heineken botilak irekitzen.
Banpiro guztietan ezagunena zen Drakulak berak ere aspaldi utzi zuen Trantsilvania. Islandiarantz joan zen -air mail-, Cluj-Napocako hilerriko lurrez betetako zerraldo batean sartuta, behin batez, norbait, Islandiako paraje izoztuan gauak sei hilabete irauten zuela entzun ziolako.

0 comentarios: