•12:42 PM
Bada dioenik hiri bakoitza giza gorputz baten gisakoa dela, bere belaun, buru, beso eta heroinaz zulaturiko zainekin. Batzuetan, hiriak bere kabuz altxatu eta galtzetako hautsa astindu ondoren gugandik ihes egingo balu bezala da, bakardaderik saminenean uzten gaitu, umezurtz edo aberrizurtz, edo gutxienez hirizurtz. Baina beste batzuetan ez da hiria bere kabuz mugitzen dena: norbaitek bortxaz mugiarazten du. Bagdad dugu adibiderik garbiena. Golkoko gerra izan zen garaian erabat txikitu zuten hiria. Baina amerikarrak ez dira batere memeloak, ez horixe. Benetako Bagdad hura desegiten zuten bitartean, gauaren babesean eta Bagdadetik kilometro gutxira, basamortuaren erdian Bagdad hiriaren bixki bat eraiki zuten CIAko arkitekto klandestinoek, aurrekoaren iguala izango zen hiri bat, tunika koloreko merkatu berberak izanen zituena: Bagdad orijinalaren ADNa hartu eta kopia perfektua egin zuten. Portlandetik ekarri zuten mezkitak egiteko porlana, eta Babeleko bibliotekatik marfilezko teilak. Klonazio humanoak egiten diren bezala egin daitezke hiri bixkiak edo hiri klonatuak ere. Mezkita txikitu bakoitzeko bazen mezkita berri bat hiri berrian, dorre eta kupula kixkali bakoitzeko beste hainbat dorre eta kupula. Horrela, Bagdad orijinala txikitzen zuten bitartean, mundu guztia irudiz hornitzen zuen CNN telebista hiri bixkira bidaltzen zuten normaltasunaren isla heda zezan: Saudi Arabiatik eta areago, Marokotik ekarritako extra turbantedunak ageri ziren irribarretsu Bagdad faltsuan ogia erosten. Eta haurrak kromoetara jolasten Bagdadeko merkatuko plazan. CNN telebistak maisuki eman zituen Bagdad faltsu hartako irudiak. Irakiarrak zein gaiztoak ziren ere erakutsi zuen CNN kate amerikarrak, Pertsiar Golkora Sadamek bota bide zituen milioika petrolio upelak erakutsiz: petroliozko betun lodi hark ahate koitaduak itotzen zituen, Mekarantz mokoa okerraraziz beren agonian. Geroago jakingo genuen hondartza kutsatuak erakusten zituzten irudi haiek ez zirela Pertsiar Golkokoak izatez, Alaskan -Alaskan, bai- urte batzuk lehenago izandako petroliontzi amerikar baten hondoratzean hartutakoak baizik. Chapeau, Hollywood.
Irakiarren aurkako erasoak berritu diren honetan, ordea, ez dago zertan kezkatu: oraindik Bagdad orijinala konpontzen ari direnez, emakume aktoreen izenak tatuaturik dituzten amerikarren Tomahawk misilak Bagdad hiriaren bixkia baino ez dira txikitzen ari, eta ez orijinala. Ezer ez dela hasieran ematen duena ispilu joko honetan. Eta Bagdadek hiri bixki bat duela deskubritu badugu, nire kabutarako nago, gu ere ez ote garen gurea ez den hiri batean bizi, ez ote gaituzten kartoizko eszenatoki berri batera lekualdatzen gauean, gurpildun ohatiletan jarrita, lo gauden bitartean. Denok erruklutatzen gaituzte azkenean fartsaren casting-erako.
Eraiki eta txikitu, eraiki eta txikitu, hiru urteko umeak bere mekano-jokoarekin egiten duen bezala. Ez zaio arazoirik falta hiri bakoitza bere belaun, buru, beso eta heroina zulatutako zainekin, giza gorputz baten gisakoa dela dioenari. Eraiki eta txikitu, hori da gure bihotzaren erritmoa ere, eraiki eta txikitu, sistolea eta diastolea. Bagdad bezala, hiri bakoitza heriotzara kondenaturiko gizaki bat da akaso, eta hiri guztiek dute heriotzara kondenaturik daudenen itxaropen nagi berbera: batzuetan, gobernadoreak deitzen du kartzelara gauerdian, azke unean. Eta indultatu egiten gaitu.
Filmetan ikasi genuen. Film amerikarretan, noski.

Euskal Herria,
History,
Irak,
Literature,
USA
|
0 comentarios: