•3:40 PM
Goibel dago zerua, estalia. Lurraren eta zeruaren kolorea berdina den egunetan gorputza ere astunago sentitzen dut. Ohetik jaikitzeko gogorik ere ez dut izaten halako egunetan. Teilatuaren hegalean zintzilik dauden tantei begiratzen diet euria egiten duenean, gutxika puzten dira, eta azkenean, plop, lurrera doaz, sabelaren pisua ezin agoantatuta. Horrela ikusi ditut erortzen herriko gizon asko ere. Puzten doaz, eguneroko basoerdien eraginez, eta halako batean, plop, desagertu egiten dira. Horrela ikusi ditut jausten herriko emakume asko ere, botikek puztuta. Haien eskela agertzen da egun batetik bestera elizako atarian.
0 comentarios: