•12:16 PM
Badago egunetik egunera neure barruan haziz doan beldur bat. Egun batean ohetik jaiki, leiho honetara hurbildu, eta ezer ez ikusteko gai ez izatea. Betaurrekoak jantzita ere ezer ez ikustea. Itsu geratzea. Amesgaiztoa da. Belauna gaizki edukitzean ez nau arduratzen, ez gerriko minak izatea, ezta gor gelditzeak ere, zer entzungo dut ba honezkero... Baina bista galduz gero, geratzen zaidan altxor bakarra galduko nuke. Beste ezeren gainetik ikuslea bainaiz, munduari begira igarotzen dut eguna, egongelako besaulki honetan eserita. Batzuetan, betaurrekoak ezin aurkituta nabilenean, beldurtu egiten naiz. Horrelakoetan inoiz baino ozenago entzuten dut neure arnasa, eta eztarritik gora ura datorkidala sentitzen dut, eta gainezka egin behar didala begi, sama eta belarrietatik. Estutu egiten naiz. Ito egiten naiz. Begiak dira oraindik bizirik sentiarazten nauten bakarrak. Begietatik hartzen dut arnasa. Horregatik dut beldur bakar hori, itsu geratzearena. Hiltzea bezalakoa litzateke.
0 comentarios: