Gaur hitz egingo dizuet hemen maiz agertu den liburu bati buruz. Izenburua ezaguna egingo zaizue, behintzat blog hau ikusten duzuenentzat.
Zer esan dezaket liburu honi buruz. Euskaraz irakurri dudan liburu onena iruditzen zait, eta orokorrean, irakurritako hobereneriko bat da. Liburu hau irakurtzean, Harkaitzek duen euskara mail bikainaz goza dezakezu. Hainbesteko aberastasuna irakurrita, ega ateratzen dutenenentzat oso erabilgarria suerta liteke, ikasten ari diren expresio ezberdinak birpasa ditzaten.
Euskararen kontua utzita, goazen orain aztertzera liburu horren mamia. Liburuaren argumentua oso xinplea da: autobiografia gisa, kontatzen ditu New Yorkera joan den euskaldun baten istorioak. Bidaia horren pasarteak besterik ez ditu narratzen, baina horrekin nahikoa da irakurleei plazerra emateko.
Liburu hau oso ondo dago New Yorkeko ohiturak ikusteko, baita beste lekuetakoak ere. Ez da liburu bat erakartzen zaituena hasieratik intriga handia sortuz. Irakurri behar da lasai, parrafo guztietaz gozatuz, beste kulturetatik ikasteko xedez.
Orokorrean, gomendatuko nuke irakurtzeko, batez ere beste ohiturez ikastea gustatzen zaienentzat.

0 comentarios: