Author: Xabi Otero
•5:11 PM
"Zapatekin lotuta badago New Yorken bestelako bitxikeriarik. Hiriko ardingar kableetan eta semaforo altuetan, nekez harrapa daitezkeen lekuetan, zapatak nahiz kirol-oinetako pareak ikusten dira nonahi zintzilik. Ez dut ohitura xelebre honen jatorriaren esanahia jakiterik izan, ez eta, soziologikoki erroturiko ohitura bat ote den (zapaten kolektibizazioa: zurekin aspertzen zarenean, zintzilika itzazu beste norbaitek har ditzan), edo artistaren batek hiri guztian hedatu duen instalazio artistiko baten xedea. Eskularru edo botak zintzilikatzen dituen boxeolari edo futbolariaren irudia datorkit burura. Etsi duen jendeak hiritik betirako alde egin aurretik egiten duen azken keinu inkonformista besterik ez da, agian."
This entry was posted on 5:11 PM and is filed under , . You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

0 comentarios: