•3:11 PM
Gaur euskeraz idaztea bururatu zait. San ferminak direla eta (beno, horrezkero egun batzuk pasa dira XD), zezenei buruz hitz egitea gustatuko litzaidake.
San ferminetan, agian entzerrua da jende gehien erakartzen duen ekitaldia. Zenbait pertsona entzerruaren aurka daude, zezenei kalte egiten dietela argudiatuz. Neuri behintzat, ez zait hainbesterako iruditzen. Beste kontu bat izango litzateke entzerruan hilko balituzte... baina ez da hala gertatzen.
Baina gaizki iruditzen zaidana da bakilletako kontua. Lehen gustatzen zitzaidan ikustea, eta egia esanez, orain gustatzen zaizkit, baina neurri batean. Ateratzen diran lehenengo momentutan, oso barregarria izaten da, beti mozkor bat edo gehiago harrapatzen baituzte. Baina minutu bat pasa eta gero, pena handia ematen dit animalia hori ikusteak, oso nekatuta egoten delako. Eta gainera, jendeak ez ditu merezi bezala tratatzen, adibidez, kolpeak ematen dizkienean. Hori zigortu egin beharko litzateke... Agian orduan jendeak animaliak tratatuko lituzke behar den bezala.

0 comentarios: