•10:15 AM
Gaur tokatzen zait egitea orain irakurri berri dudan liburu bati buruzko kritika. Liburu hau maiz agertu da blog honetan azken bolada honetan eta bere izena "Bizkarrean tatuaturiko mapak" da, Harkaitz Cano idazleak idatzita.
Liburu hau oso ezberdina da, irakurri ditudan guztiekin konparatuz. Hiri askoren istorioak kontatzen ditu, baina hiri bakoitzean ez die erreparatzen betiko kontuei. Beste istorio bereziagoak kontatzen ditu, beraz, oso bitxia da. Gainera, batzuetan aholku batzuk eskaintzen ditu, interesgarriak izan daitezkeenak bertara bidaiatzeko orduan.
Bestetik, alde txar bat atera behar diot. Batzuetan konplexuegia egiten da, ez hizkuntza aldetik (hiztegi oso aberatsa erabiltzen duen arren), baizik eta edukia bera ulertzeko nahiko zaila izan daitekeela, egoera ezagutzen ez baldin baduzu. Horregatik, batzuetan bi aldiz edo gehiagoz irakurri behar izan dut pasarte bera eta ia berdin geratu naiz. Baina hori konpon daiteke informazioa bilatuz gero eta liburu honek daukan alde ona da informatzera bultzatzen zaituela, pasarte batzuk ulertu ahal izateko.
Beraz, berriro erakutsi behar dut nire admirazioa Harkaitz Cano-rekiko. Benetan idazle ona da, oso estilo berezian idazten duena, informazio egokia soilik idazten duena, irakurtzearen bidez bidaiarazten duena, etab. Orduan, gomendatzen dut bai liburu hau, bai aspaldian irakurritakoa (Piano baten gainean gosaltzen), oso inpresio onarekin geratu bainaiz.

0 comentarios: