Author: Xabi Otero
•4:04 PM
Horma-garbitzaileek urte asko daramatzate gazteek auzo hartako zokoetan egiten dituzten zirriborroak ezabatzen. Egia esateko, bakarra da, betiko berbera, lurpeko pasabidean zirriborroak egiten dituena. Halako akordio inplizitua erdietsi dute ezagutzen ez duten gazte horrekin: hasieran egunero egiten bazuten ere, bi egunez behin baino ez dute orain horma zuritzen. Horma-garbitzaile gazteari elkarrizketa antzeko bat iruditzen zaio hori, harreman bat-harreman singlea nahi bada, baina harremana finean- pintada haiek egiten dituenaren eta ezabatzen dituztenen arteko mezu trukaketa bat. Ez al da bada morse kodea txistu soil eta isiluneen arteko konbinazioa? Pintatzaileak txistu egiten zuen; haiek paratzen zituzten isiluneak. Egunero ez garbituta, bi egun ematen dizkiote hurrengo esaldia pentsatzeko. Asteburuarekin tokatzen bada, hiru.
This entry was posted on 4:04 PM and is filed under , . You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

0 comentarios: