•4:46 PM
[Aita batek semeari]
- Maitemintzen haizenean, neskari begietara begiratzen diok eta begietan ikusten duk bera, ulertzen? Neska hor zagok, oin bien gainean, hi paseatzen ibil haiteke harekin, huevón... Baina gero, begietara begiratzen diok eta han ikusten duk bera, gorputz osoa ikusten diok begietan, ulertzen? Begietara begiratu eta bera han zagok, dantzan, bere begien barruan! Hirutasun santua bezala duk, bitasun santua bai behintzat: oin bien gainean ikusten duk, baina aldi berean bere begietan... Baina iristen duk momentu bat begietatik alde egiten duena maite duan pertsonak, ulertzen? Hire amarekin hori gertatu zitzaidaan: ezkutatu egin huen, ihes egin zian amak bere begietatik. Begiratzen nioan eta hire ama ez huen jada bere begien barruan bizi oso-osorik, irribarretsu eta ipurtarin, garai batean bezala.
Ezer ez ulertu izanaren aurpegia jarri nuelako agian, edo ahotik lurruna zeridalako agian, aitak, besapean zeraman jaka hartu eta bota egin zidan, ezustean. Ia erori zitzaidan aitaren jaka lurrera, doi-doi hartu nuen eskuetan tabako kiratsa zerion jaka pisu hura. Harrituta begiratu nion.
- Zer sentitu duk? Jaka bat, ezta? Jaka bat eta haren usaina? Baina ez duk besarkada bat, ezta? Ez duk gauza bera. Ez duk izan hire aita besarkatzea bezala... Jaka hutsik zagok, ala? Bada horixe sentitzen diat nik hire ama besarkatzen dudanean.

0 comentarios: