•7:18 PM
Irakurri dudan azken liburua Harkaitz Canok idatzitako "Neguko Zirkua" deituriko lana izan da. Egile honen beste bi liburu irakurrita nituen, eta neguko zirkua irakurritakoan, idazle honekiko daukan gustua aldatu ez dela ziurtatu dezaket.
Oraingoan ere Harkaitzen estiloa zoragarria dela pentsatzen dut, buelta asko ematen dizkiolako gai bakoitzari, baita horien barnean agertzen diren ideiei ere. Metaforak, konparaketak, sentsazioak pizteko erabiltzen dituen deskribapenak... Hitzik gabe geldituko nintzateke bere gauza onak aipatu behar izanez gero.
Hasiera batean, espero nuen liburu honek istorio nagusi bat jarraitzea, eta liburuaren erdian konturatu nintzen istorioek ez zutela elkarren arteko harremanik. Aitortu behar dut lehenengo momentu batean ez zitzaidala gustatu, istorio oso erakargarri bat garatu izan zuelako kapitulu jakin batean (Agatha Cristiek idatzitako eleberrien antzekoa -suspensearekin eta guzti- eta inolako jarraipenik izango ez zuena). Baina behin kapitulu bakoitza modu independientean aztertzea erabakita, bakoitzean jasotzen diren hizkuntzaren aberastasunaz eta jazotzen ari ziren gertakariez gozatu nuen. Eta txipa aldatzearen ideia ezinhobea izan zen, zalantza barik.
Laburbilduz, gomendagarria da erabat, nahiz eta pertsonalki "Piano gainean gosaltzen" gehiago gustatu zitzaidan. Halere, aparteko idazle honen edozein liburu ona izango delakoan nago, orain arte irakurritakoak horrelakoak izan direlako.

0 comentarios: