•2:15 PM
Aspaldiko partez ez dut euskaraz idazten hemen. Gaur, egungo gai arrunt bati buruz tokatzen zait hitz egitea. Gaurko gaiak sare sozialekin dauka zerikusia.
Denok badakigu sare mota hau nagustizen ari dela gero eta gehiago gure gizartean, abantail asko aurkezten dituelarik: argazkiak partekatzea, besteen bizitzez jakiteko aukera, musika partekatzea... Horren ondorioz, gero eta garrantzi gehiago daukate, antzinako hain erabilia zen msn-a ordezkatzera ailegatuz. Gaur egun, ematen du norbait mota honetako sare batean sartuta ez baldin badago, gauza batzuez ez dela enteratzen.
Baina horietaz aparte, zentratu behar naiz izenburuan jarritako gaian. Izan ere, gero eta maizago ikusten dut tuenti edo facebook bezalako web guneetan jendeak bere gauza pertonsalak jartzen dituela. Eta horien artean, maitasunari buruzko iruzkinak daude. Orduan, sartzen zara web gune hauetan eta oso mezu pertsonalak aurkitzen dituzu. Beraz, zergatik nik irakurri behar dut niretzat ez den mezu bat? Ez al du zentzua galtzen holako gauzak esatea edonork irakurri baditzake? Niri ez litzaidake gustatuko behintzat, publikoa bihurtzen denean, horrelako iruzkinek beren izaera galtzen baitute.
Baina gizartearen iritzi orokorra nirearen aurkakoa izaten da, nire harridurarako. Gaur egun ematen du halako gauzak egin ezean, ez zarela benetan maitale ona, ez zarela romantikoa. Barkatu, baina ni romanikoa izan naiteke mezu hauek pribatuen bidez esaten baldin baditut, edo beste ekimen batzuen bitartez egiten baldin badut.
Ondorioa: utzi ditzagun mezu pertsonal hauek gure intimidaderako, ez denok ikus ditzagun.
p.d. Iritzia besterik ez da, espero dut iraingarria ez izatea. Bestela, sentitzen dut.

2 comentarios:
Bai, iritzi orokorra halakoxea izaten da. Eskerrak oraindik ere bagauden orokortasun horren kontrako iritzirik dugun gutxi batzuk!
Begira, nik beste ikuspuntu bat aurkeztuko dizut, lagun batekin askotan komentatzen dudana, gainera. Sare sozialen bitartez jendea oso erraz hitz egin dezake eta komunika daiteke eta horrek eragin handia dauka taldeak egiterako garaian. Lagun taldeez ari naiz. Nere ikasle izandako zenbait pertsona dauzka neronen sare sozialetan atxikiturik eta horrek euren arteko iruzkinak irakurtzeko aukera ematen dit. Eta harrigarria da sarri bertan irakur daitekeena. Sudurrera ematen dit gaur egunean egitazko lagun taldeak ez direla apenas existitzen...
Izan ere, ohikoegia da "te quiero", "lo eres todo para mí", "contigo para siempre", "eres lo mejor que tengo" eta antzeko iruzkinak irakurtzea. Batez ere, gainera, nerabezaroan sartu berri diren nesken artean dira ohikoak. Eta harrigarria da zenbaitek zeinen erraz kalifikatzen dituzten arraro bezala betiko lagunak izan direnak horrelako tontakieriaren bat ez esateagatik. Hau da, gaur eguneko lagun taldeak horrelakoekin lotzen direla dirudi. Eta hala izango da, seguruenik. Nahiz eta logikoegia ez dirudien...
Sare sozialek onura asko dakarkite beraien erabilera onarekin baino nerabeek ez dute ulertzen euren helbururik nagusiena; komunikazioa. Eta komunikazio hau ahoz egin daitekeenaren berdina izan beharko luke eta ez, gertatzen den bezala, tontakerietan ibiltzekoa.
Hala hainbeste "te quiero", "te adoro" eta "te amo" jartzen dituen jendeak horiek botatzen al ditu elkarrekin dagoenean? Mmmm, zaila...
Bai, horrekin batera arazo bat azaltzen zaigu. Ohitzen gara horrelako gauzak interneten bidez esatera, eta bitartean, zaila egiten zaigu pertsonalki esatea... Eta nire ustez, hori sare sozialen ondorio hutsa da.
Bestetik, ados nago zuk aipatutako esaldi ohiko horiekin, eta beste bat gehituko dizut, niri oso barregarria suertatzen baitzait: "Daría mi vida por ti" Hori bai dela oso ona...