Aspaldiko partez ez dut idazten euskaraz, beraz, gaur tokatzen zait. Hala ere, bihar sarrera berdina beste hizkuntz batean.
Aldaketa klimatikoak historian zehar anitzak izan dira, eta beraien artean oso ezberdinak. Baina inoiz ez nuen pentsatu sumendi batek eragin zezakeela aldaketa klimatiko bat. Bada, hori da Islandian gertatu zena.
Islandiako sumendiak, izotz geruza baten azpian daude (glaziarrak), baina barneko material magmatikoak ateratzen saiatzen badira, azkenean glaziarrei lekua kentzen diete. Goitik ikusten badugu, forma ahur bat ikusiko genuke glaziarrean (Vatnajökull-en ikusten dena).
Glaziarrak desagertutakoan, ateraketak bortitzagoak izan ohi dira, goiko estalia ez dagoelako. Adibidez, Islandiarrek ez dute inoiz ahaztuko Laki sumendiaren ateraketa ikaragarria 1783. urtean. Uztak erre zituen eta animaliak ere hil zituen, beraz, goseteak egon ziren herrialde honetan.
Badirudi erupzioaren ondoren, aldaketa klimatiko bat egon zela batez ere Ipar Hemisferioan, baina ez zekiten harremanaturik zeuden bi fenomenoak. Harreman hori frogatzeko, erreparatu zieten 3 urte beranduago Laki sumendiaren 4 erupzioei. Han, etengabeko magma 8 hilabetez atera zen pitzaduretatik (Islandiako sumendiak Hawaikoen antzekoak dira, fisuralak deitzen direnak).
Egungo geologoek harrietan ikusi zuten erantzuna. Laki inguruan dauden harriak zuloz beteta daude eta horrek esan nahi du noizbait magmaren lurrunketa handi bat egon zela. Harrietan orban zuriak ere daudenez gero, magma garbiaren arrastoak dira. Beraz, orban horiek aztertuz gero, jakin genezake zein osaketa zeukan garai horretako magmak eta aurkitu zuten magma sufre oxidoan oso aberatsa zela.
Sufre oxidoa atmosferara igaro zen eta ur lurrinarekin nahastu egin zen, laino batzuk osatuz. Orduan, laino izugarri horrek ezin zuen utzi eguzkia hainbesteko indarrekin pasatzen (beraz, hori da tenperatura baxuagoak egotearen arrazoiren bat). Gainera, ez dugu ahaztu behar hodei batek bezala, laino horrek eguzkia islatzeko gaitasuna zeukal, beraz, hortara ailegatzen zen erradiazioen kopuru bat, berriro atmosferara itzultzen zen. Horregatik, lurrara iristen zen erradiazioen portzentaia oso murriztuta zegoen eta 0'5 - 1º gutxiago egon ziren Islandian. Laino hori, gero Ipar - Erte Europara zabaldu zen eta han ere tenperatura baxuxeagoak izan zituzten. Tenperatura jaitsiera txikia izan zen arren, nahikoa izan zen neguan izotz geruza gehiago egoteko, eta udaberrian izotz horietan fusioa ematean, uholdeak egoteko.
Ondorio gehiago ere eragin zituen (Indiako lehortea, Japoniako negu latzagoak...), baina gera gaitezen honekin.
p.d. Mañana pondré o en castellano o en inglés.

2 comentarios:
Kaixo Xabi!
Eñaut Izagirre naiz. Hasteko, zorionak blogagatik! artikulu batzuk irakurri ditut iada eta primeran daude! Lan bikaina! segi horrela.
Artikulu honen inguruan apuntetxo bat esatea gustatuko litzaidake, aurtengo Paleoklimatologia klaseetan ikasitakoa lantzeko.
Aldaketa klimatikoaz hitz egitean, sistema ozeano-atmosfera egoera batetik beste egoera batera igarotzen denean dihardugu. Kasu honetan ordea, ez da horrelakorik gertatu, anomalia klimatikoa dela esango genuke. Hau da perturbazio natural batek eraginda sistema aldatu egin da, baina denbora baten ostean berriz ere aurrez zegoen egoerara itzuli da.
Gehienetan, sumendien eragina mota honetakoa da, denbora gutxian gasak atmosferan sartu eta desorekak sortzen baitituzte, baina urte batzuen ostean sistemak berriz ere aurrez zeukan oreka lortzen du.
Hori besterik ez, dudaren bat edo izanezkero galdetu lasai!
Ondo izan!
Milesker Eñaut! Nabaritzen da oraindik falta zaizkidala hitz egokiago batzuk arlo honetan jaja. Espero dut denborarekin hartzen joatea. Baina gustatu zait apunte hori. Milesker berriz ere.