Author: Xabi Otero
•5:20 PM
Jim Crumley-k idatzitako "The last wolf" liburuan oinarrituta, otsoak defendatzeko paragrafo batzuk idaztea gustatuko litzaidake. Izan ere, espezie hau jarraituta eta modu basatian akabatuta izan da planetako leku anitzetan gizakion beraiekiko gorrotoa zela eta.

Iturria: http://howlingforjustice.files.wordpress.com/2011/06/winter-wolf-all-about-wolves.jpg


Hala ere, setimendu hau ez da betidanik egon.


A) LGM - Historiaurrea.

Pleistozenora bueltatzen bagara, otsoak ugaztun ugarienak ziren eta etxekotu ziren lehenengoak izan ziren. Azken Maximo Glaziarrean (LGM, duela 20.000 bat urte), itsas maila beherago zegoen, Asia eta Ipar-Amerikaren arteko lur-zubi bat azaleratu egin zuena gaur egungo Bering itsasartean (ikus Irudi 1). Ipar-Amerikako belarjaleak lotura honetaz baliatu ziren eta gurutzatutakoan, oso aberatsak ziren belarguneekin egin zuten topo. Otsoek belarjale hauek jarraitu eta gradualki mendebalderantz eraman zituzten, eta horregatik zaldiak Europako Mendebaldera iritsi ziren.


Irudi 1: Bering Itsasartea LGM garaian. Gune berdeek azaleratutako lurrak irudikatzen dituzte.
Iturri: http://www.geotimes.org/jan03/feature2_topLGM.jpg

Glaziazioaren ondoren, Canis lupus (otsoak) eta Homo sapiens aise egokitu ziren inguru berrira. Biok ehiztariak izanagatik, otsoak hobeak ziren, beraz gizakiak otsoetatik ikasi zuen era eraginkorragoan ehiztatzen eta ondorioz, otsoa irakasle kontsideratzen zen. Honen ebidentziak aspaldiko margolanetan, grabatuetan, idazlanetan eta ahoz ahoko istorioetan gelditzen da.


B) Giza-zibilizazioen hasiera.

Bi espezieen arteko harremana gizakiak sedentario bihurtu zirenean okertu ziren zeharo. Suaren asmakizunarekin batera, gure espeziea basoak ordezkatzen zituzten belardiak sortzeko gai zen (otsoen bizilekuak suntsituz) etxekotutako animaliek bazka zezaten. Dena den, azienda otsoetatik babesteko premiak azaleratu egin ziren, gizakiak eta otsoak elkarren kontra jarriko zituena.

Hala eta guztiz ere, Romulo eta Remo-ren mitoak, hots, otso batek elikatutako Erromako fundatzaileak, zeintzuk geroago Sabinekiko bakea ekarri zuten (hauen kulto-animalia otsoa zen) otsoek aurretik zuten goi-estatusera berreskurarazi zituen.


C) Kristautasuna eta Erdi Aroa.

Kristautasuna etorri zenean, Jainkoa artzain ontzat hartzen zuenez, ganaduaz elikatzen ziren otsoak Deabruaren pertsonifikazioa bera ziren. Hori dela medio, jende arrunta erasotzen zuten otso itzel eta beltz-beltzei buruzko mito ugari formulatu ziren eta horrek Canis lupus-ekiko gorrotoa ekarri zuen progresiboki, egun oraindik ere populazioan erabat sustraituta dagoena. Liburu honetan, egileak mito horien egiazkotasuna kolokan jartzen du:

- Lehenik eta behin, mitoak denboraren poderioz izugarri azkar aldatzen direla aintzar hartu behar genuke, normalean errealitatea gradualki handituz. Esate baterako, otsoak duten altuera areagotu egiten zen (Ikus Irudi 2) eta inoiz otso bat ikusi ez duten pertsona gehienek otsoak handiagoak direlakoan daude. Gainera, otso beltzik ez da Europan existitzen, Eskoziako istorio askok otso beltz eta basatiak deskribatzen dituzten arren.


Irudi 2: Otso europarrak oreina harrapatzen. Altuera ezberdinketari erreparatu iezaiozue.
Iturria: http://www-tc.pbs.org/wnet/nature/files/2008/08/610_ag_graywolf1.jpg

- Bigarrenik, otsoen ohizko harrapakinak oreina, elur-oreina, altzea, ahuntza eta basurdea dira. Honek esan nahi du otsoek abere domestikoak harrapatuko dituzte bakarrik aurreko animaliak desagertuz gero. Hortaz, otsoak abereak ehizatzen hasi ziren gizakiok aipatutako espezie horiek ere harrapatzen zituztelako.

- Bestalde, Eskozian kontatzen ziren otsoei buruzko istorioek sinesgaitzak ziren aspektu pila bat sartzen zituzten (Ikus Irudi 3): beti heroi indartsu eta handia ageri ohi da, William Wallace-n antza izaten duena; kasualitatez, viktoriarrek Stirling-en dagoen William Wallace-n omenezko monumentua eraikitzen ari zenean entzun baitzituzten istorio hauek. Heroi honek ikaragarrizko borroka mantentzen zuen piztiarekin, bere bizitza arriskuan jarriz, baina azken momentuan heroiari zerbait bururatzen zitzaion piztiari kolpe ikaragarri eta erabakitzailea emanez.


Irudi 3: Galeseko Gelert-en mitoa. Llywelyn the Great-ek bere txakur fidela Gelert akabatu zuen animaliari odola zeriola aurkitu zuenean, bere haurrarena zelakoan egonda. Bakarrik geroago ikusten du bere semea oraindik ere bizirik zegoela, bere txakurra otso batekin borrokatzen egon baitzen, piztia basatia hil eginez printze gaztea defendatzeko asmoz.

Iturria: http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/e/e0/Gelert.jpg

- Ezaugarri ikaragarri hauek are arruntagoak dira azken-otsoaren sindromea deritzon istorioetan. Sindrome honek erreferentzia egiten dio azken otsoa akabatzeko ohorea zela eta gure espezieak sentitzen zuen emozioari (adibide bat Irudi 4n daukagu). Horren ondorioz, azken otsoaren hilketa kontatzen zuten istorio ugari kontatzen ziren Eskoziako leku guztietan, antzeko ezaugarriak zituztenak: bere kumeak defendatzen ari zen otseme handi bat agertzen zen, inoiz baino handiago eta beldurgarriagoa zena, eta heroiak oso borroka arriskutsua izaten zuen harik eta heroiak bere trebetasunak eta nagusitasuna erakusteko aukera izaten zuen arte, otsotzarra heriotzara bidaliz. Istorio guzti hauen antzekotasunak kolokan jartzen du hauen egiazkotasun maila. Litekeena da egiazkoak ez izatea, zeren eta ziur aski azken otsoak heriotz sinple bat jasan baitzuen; izan ere, leku batean aldarrikatzen da azken otsoa etxeko andre batek hil zuela zartagin baten bitartez.

Irudi 4: Eskoziako Sutherland-en hildako azken otsoa gogoratzeko memoriala. 
Iturria: http://www.landsendjohnogroats.info/images/northern_scotland/570/67_helmsdale6.jpg

- Azkenik, "otsoa" hitza daramaten soldadu eta errege garrantzitsuen abizenak otsoak ekartzen zuen prestigioaren seinalea da zalantza barik. Honelako abizenak Ethelwulf (Otso Noblea), Berthwulf (Otso Ilustratua), Wadwulf (Otso Arrakastatsua) eta Ealdwolf (Otso Zaharra) ditugu.


D) Gaur egun.

Oraindik ere azken bi mendeotan ikus ditzakegu otsoarekiko aurreiritzi negatibo anitz. Esaterako, XIX. mendeko umeentzako testuliburu baten zati bat utziko dizuet:

"Itxura basatia, ulu beldurgarria, kirats jasanezina, ohitura izugarriak, eta disposizio gaiztoa bere naturaren ezaugarri nagusiak dira, zeintzuk arriskutsua eta gorrotatua bihurtzen duten bizi den bitartean, eta alferrikakoa hilik dagoenean. Hau dela kausa, otsoa ehiztatzea nobleen arteko denbora-pasa dibertigarriena da herrialde batzuetan; eta bere ehizaren ondorioz gizakirik ez da damutu behar, ezta malko bat bota behar ere".

Halere, otsoa bizi den lekuetan premiazko garrantzia duenik ezin da ukatu. Izan ere, Eskozian beraien exterminazioak paisaiaren degradazioa ekarri zuen, harrapakinaren faltaren ondorioz belarjaleak inolako kontrolik gabe ugaldu baitziren, basoen garapena oztopatuz eta hauen degradazioa azeleratuz.

Zorionez, leku batzuetan, otsoak ekosistemetan funtsezkoak direla ohartu dira eta ahalegin handiak egin dituzte beraien habitatetara berriro sartzeko. Hau Yellowstone-n kasua dugu (Ikus Irudi 5), non otsoen etorria burutu zen Nez Perce tribuari esker. Beraiek etorritakoan, sahatsaren berreskurapena gertatu zen, kastorea erakarri zuena; hauek, aldi berean, ur-ekosistemak sortu zituzten, non narrastiek, anfibioek, altzeak eta bestelako animaliek garatzerik zuten. Fenomeno hau ur-jauzi trofiko izenarekin ezagutzen da, kasu honetan animalia bakarrak bultzatutakoa.


Irudi 5: Otso-taldea Yellowstone-n bizitzen, Nez Perce tribuari esker burututako proiektua izan dena.
Iturria: http://www.wolftracker.com/TheWildSide/nez%20perce%20april%2012%20a.jpg

E) ONDORIOA.

Testu hau amaitzeko, komentatutako puntu batzuk laburtzea gustatuko litzaidake:

- Lehenik, animalien antzeko jarrera genuen bitartean, gure parekotzat hartzen genituen animalia guztiak (otoitz ere egiten zen segidan egindako ekintzen barkamena eskatzeko), otsoa izan ezik, zein ehiztatzen hobea izanik, maila gorenagoa lortzen zuen eta irakasle kontsideratuta zegoen.

- Gizakia sedentario bihurtu zenean eta Kristautasunaren etorrerarekin hasi zen otsoa mespretxatuta eta jarraitua izaten, abereentzako mehatxua suposatzen zuen eta. Hala ere, lehen esan dugun lez, otsoek bestelako animaliak harrapatu nahiago dituzte (oreina, altzea...) eta azienda aukeratzen dute aurreko animaliak behin desagertuta daudenean.

- Erdi Aroan, pertsona arruntak hiltzen saiatzen ari ziren otsoei buruzko mitoak oso ugariak ziren eta guztiek otsoaren ezaugarriak areagotzen zituzten gizakian aurkako basatiago eta agresiboagoa bihurtzeko. Beraz, jendea ikaratuta zegoen otsoak uluka zeudenean, oso gertu zeudela pentsatzen zutelako, 7,5 kilometrotara egon bazitekeen ere; horretaz gain, uluka aritzea komunikazioaren seinalea da, otsoek ixilik ehiztatzen baitute. Halaber, gizakiak pentsatzen zuen otsoek ilargiari egiten ziotela ulu, baina hori ez da benetan gertatzen; egiazkoa den bakarra da otsoek ilargi betearekin ehiztatu nahiago dutela, orduan argi gehiago dagoelarik.

- Erdi Aroko pentsamolde hauek oraindik espezie honekiko populazio gehienaren iritziaren parte dira. Jendea beraien beldur dira, nahiz eta otsoek pertsonak oso gutxitan hiltzen dituzten (esan dugun bezala, animalia basatiak nahiago dituzte, eta geroago ganadua); egia esan, jende gehiago hiltzen da etxekotutako txakurren erasoengatik otsoengatik baino.

- Otsoak, poliki bada ere, beraien habitatetara sartzen ari dira berriz, batik bat Nez Perce bezalako tribuei esker (Ikus Irudi 6). Bitxia da aurkitzea zenbat eta hurbilago bizi otsoetatik, orduan eta gehiago maite dituzte, hiri-kulturetan horren sustraituta dauden mito faltsuetatik urrun egonda. Are gehiago, frogatuta dago otsoen berreskurapenak etekinak ekartzen dituela ekosistemetarako, belarjale ugari harrapatzen baitituzte, zeintzuek otsoak egon ezean, basoaren garapen askea oztopatuko lukete.


 Irudi 6: Marraztutako Nez Perce tribuko emakumea otso batekin.
Iturria: http://photos.igougo.com/photos/journal/pref/Nez_Perce_woman_and_pet_wolf_prefRes.jpg

Laburbilduz, batzuetan autoreak otsoak katu txiki eta inofensiboak bailiran irudikatzen dituen arren, berarekin ados nago gehienbat eta aspaldi okupatzen zituzten guneetara itzultzeko bere iritziekin bat egiten dut. Jakina, baserritarrentzat arazo bat izan liteke, baina beraien existentziaren ondoriozko abantaila ekologikoetan ere pentsatu behar genuke, are gehiago geroz eta degradatuagoa dauden gure paisaien testuinguruan.


BIBLIOGRAFIA

CRUMLEY, J. (2010). The last wolf.
This entry was posted on 5:20 PM and is filed under , , , , . You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

0 comentarios: