Author: Xabi Otero
•1:26 PM
Lazkanoren aita desagertutakoan, familiari kosta zitzaion aurrera egitea, batik bat Lazkanoren amari, zeinek bere semearen atentzioa deitzeko eta bakarrik ez sentitzeko, faltsua den istripu antzeko bat prestatzen baitu etxean. Jarraian idatziko dut Harkaitz Cano-ren hausnarketa, Lazkanoren ahoan jarritakoa:

<<"Desagertuek", pentsatu zuen Lazkanok, "ez ote dute desagertu ez direnen baitan ere halako desagerpen dosi bat txertatzen?". Euren ohiko eskema, ordutegi eta portaeretatik desagertzen dira nozitutako kolpearen ondorioz. Ez da soilik ez dutela indarrik maite zuten pertsona desagertu aurretiko bizimodua berreskuratzeko, baizik eta beraiek apur bat desagertzeak, beraien portaerak eta animo egoerak apur bat mudatzeak, desagertuekiko gertuago sentiarazten dituela. [...] Portaera inkontziente eta absurdoa, lehenengo errutinetatik apartarazten gaituena, errutinetatik apartatzeak, ginen lekuetatik aienatzeak eta beste nonbait agertzeak, desagertua aldez edo moldez agertzea ekarriko bailuen.>>
This entry was posted on 1:26 PM and is filed under , , . You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

0 comentarios: